Pribatutasun Politika
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Datu tratamenduaren arduraduna MUGABURU SL da, zerga-egoitza Donostiako Miramar 2 kalean duena, NIF B20023982 daukana eta Gipuzkoako Merkataritza-Erregistroan inskribatuta dagoena, enpresa liburuko 1.082 tomoan, 188 folioan, SS-1883 orri zenbakian, 25garren inskripzioa.
KARAKTER PERTSONALEKO ZER DATU BILTZEN DITUGU?
Web orrialde honen bitartez, MUGABURU SL-k honako datu hauek biltzen ditu:
KONTAKTATU atalean :
- KONTAKTATU GUREKIN: helbide elektronikoa, izen abizenak, telefono zenbakia eta era boluntarioan ematen dizkiguzun beste datuak, hala nola “Solicitud Particular” kutxatilan.
- ADMINISTRAZIOA atala: izen abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.
- LANA atala: helbide elektronikoa, izen abizenak, jaiotze data eta zuk emandako datu akademiko eta profesionalak.
OPARITU atalaren bitartez: helbide elektronikoa, izen abizenak, telefono zenbakia eta NIF zenbakia, baita oparia jasoko duenaren izen abizenak eta helbide elektronikoa ere.
ERRESERBATU atalaren bitartez: helbide elektronikoa, izen abizenak, telefono zenbakia, posta kodea eta herrialdea.
ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATUAK?
Emandako datu pertsonalak hurrengo helburuarekin tratatuak izango dira eta momentuan adierazitako horientzako ere:
- Narru jatetxeko mahai erreserba kudeatzeko
- Oparitu Narru bonoa emititu eta kudeatzeko
- INFORMAZIOA atalaren bitartez jasotako emailak erantzuteko
- Langileen hautaketa prozesuak kudeatzeko
EMANDAKO DATUEN JATORRIA, ZEHAZTASUNA ETA EGIAZTASUNA:
MUGABURU SL-k aditzen du eman dizkiguzun datu pertsonalak zehatzak, eguneratuak eta autentikoak eta modifikatu ez direnak direla, kontrakoa komunikatzen ez diguzun bitartean.
Oparitu Narru bonoa jasotzen duena izango da arduradun bakarra baldin eta honen datuak MUGABURU SL-ri bonoa emititu eta kudeatzeko ematean ondorioren bat gertatzen bada.
ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN LEGITIMIZAZIOA?
MUGABURU SL zure datu pertsonalak tratatzeko baimentzen duen oinarri legala hauen helburuaren araberakoa da, jarraian azaldutakoan oinarrituta:
DATU TRATAMENDUA | LEGITIMAZIO OINARRI LEGALA |
Narru jatetxeko mahai erreserba kudeatu | Neurri prekontraktualen aplikazioa |
Oparitu Narru bonoa emititu eta kudeatu | Neurri prekontraktualen aplikazioa |
INFORMAZIOA atalean jasotako kontsultak, iradokizunak edo erreklamazioak erantzun | MUGABURU SLren interes legitimoa |
Langileen hautaketa prozesuak kudeatu | Neurri prekontraktualen aplikazioa eta kontsentimendua |
NORI EMATEN DIZKIOGU ZURE DATUAK?
Datu pertsonalak ez ditugu bitartekoekin banatzen zure baimenik gabe, hauek izan ezik:
- Online erreserba eta ordainketa kudeaketan laguntza zerbitzua ematen diguten enpresak, helburu horietarako bakarrik eskuragarri dituztela eta MUGABURU SL-k ezarritako informazioaren babes maila ezartzera eskatuta.
- Epaile eta Tribunalak, errekerimendu judizialei erantzun emateko.
“LANA” atalean jasotako enplegu kandidaturen kasuan, langile hautaketa zerbitzua gauzatzen diguten enpresekin partekatzen ditugu datuak.
SARE SOZIALAK
MUGABURU SL eta Narru jatetxea sare sozialetan aurki daitezke.
Sare sozialek euren pribatutasun politikak dauzkate informazio pertsonalaren erabileraren inguruan. Mesedez, begiratu haien pribatutasun politikak sare sozialak erabili baino lehen informazio pertsonala nola jaso eta partekatzen duten ziur onartzeko.
ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK DATUEN INGURUAN?
Jarraian azaldutako eskubideak gauzatu ditzakezu protecciondedatos@mugaburu.com helbidera zuzenduta:
- Zure zein datu pertsonal eta zer helbururekin tratatzen ari diren ezagutzeko eskubidea.
- Datuak osatugabeak eta ez zehatzak direnean aldatu ahal izateko eskubidea.
- Zure datuak ezabatzeko eskubidea eman zenuen helburua desagertu bada, datuen tratamendua zilegi ez bada, baimena ezeztatu baduzu eta legeak aurreikusitako beste kasu batzuk.
- Zure datuak helburu jakin batzuetarako edo egoera jakin batzuetan tratatzea eragozteko aurka egiteko eskubidea.
- Zure datuen tratamendua mugatzeko eskaera egiteko eskubidea, haien zehaztasuna, tratamenduaren legezkotasuna, erreklamazioen tratamendua eta antzeko inguruabarrak egiaztatzen diren bitartean.
- Eramangarritasunerako eskubidea datuak formatu elektroniko egituratu eta erabilia jasotzeko eta beste enpresa bati transmititu ahal izateko.
Honez gain, iruditzen zaizun gainbegiratze agintariarengan erreklamazioak eska ditzakezu, bereziki AEPD.
NOLA BABESTEN DITUGU ZURE DATUAK?
MUGABURU SL-k zure datu pertsonalak egoki, zehatz, eguneratu eta lehenago adierazitako helburuetara mugatuta tratatzen ditu legez eta era zintzo eta argian.
MUGABURU SL-k ebaluatutako arrisku-mailari dagozkion neurri eta prozedura tekniko eta antolakuntza guztiak hartu ditu eta bere langileak behar bezala prestatuta eta informatuta daudela bermatzen du emandako informazio pertsonala babesteko.
ZENBAT DENBORAN ZEHAR GORDETZEN DITUGU ZURE DATUAK?
Datu mantentze epeak tratazen diren helburuaren araberakoak dira, jarraian ikus daitekeen bezala:
DATU TRATAMENDUA | GORDETZE DATA |
Narru jatetxeko mahai erreserba kudeatu. Oparitu Narru bonoa emititu eta kudeatu | Kontratu-harremana bitartean eta legezko akzioen preskripzio-epean amaitzen denean. |
INFORMAZIOA atalean jasotako kontsultak, iradokizunak edo erreklamazioak erantzun | Kontsulta, iradokizuna edo/eta erreklamazioa bideratu arte eta une horretatik aurrera ekintzen preskripzio epean. |
Langileen hautaketa prozesuak kudeatu | Lan-eskaeren datuak urtebetez gordeko dira. |
ALDAKETAK PRIBATUTASUN POLITIKAN
Pribatutasun Politika hau legedian edo datu pertsonalen tratamenduan aldaketak daudenean berrikusiko da, azken eguneratzearen data adieraziz.
Pribatutasun-politika hau 2023ko azaroan berrikusi eta eguneratu da.