
NARRU
Narru izenak Iñigo Peña sukaldariaren berraitonaren izengoitian du jatorria. Narru ‘larrua’ hitzetik dator, pala kirolean erabiltzen diren piloten kanpoko materialaren gisa. Iñigoren berraitona pala jokalaria zen eta haren ohore gure jatetxean zehar hainbat keinu nabari dira kirol honen inguruan, alegia, koloreetan, langileon jantzietan edota erabilitako altzarien materialetan: tradizioan.

PRODUKTUA
Narruk sasoiko produktuei eta merkatuko sukaldaritzari egiten die ohore. Bertako produktoreekin ezarritako konexio zuzenak produktuen jatorria eta osagai bakoitzaren onurak ezagutzea ahalbidetzen du, hauek errespetuz eta apaingarririk gabe aurkezteko helburuarekin: zaporeen esentzia mantenduz.
Gure platerak dastatuz mahai baten inguruan pasatako bizipen onak berpiztuko zaizkizu, zure historiaren parte direla sinistaraziz.

KOKAPENA
Donostiako zentro-zentroan kokatuta dago gure jatetxea, Arbaso hotelaren behe solairuan eta Artzai Onaren katedralaren parean. Donostiako arkitektura eta kultura gozatzeko kokapen ezinhobea.
Euskal sukaldaritza tradizionala eta berrikuntza elkartzearen emaitza da Narru: euskal sukaldaritzaren esentzia deskubritzera gonbidatzen zaitugu, espazio paregabe batean.

TALDELANA
Gurean, talde baten parte izateak taldearekiko konpromezua, jarrera positiboa eta bikaintasunaren bilaketa etengabea barne hartzen ditu. Hau da Narru Taldea.
Iñigo Peñaren taldekide guztiok norabide berean egiten dugu aurrera gure bezero bakoitzaren beharrak bete ahal izateko, honek esperientziaz ahalik eta gehien disfrutatu dezan, betiere produktuen esentzia eta plateren aurkezpen bikaina alde batera utzi gabe.